
AZAROAK
23-27
NOVIEMBRE
BIDERATUZ
Bilbao International Zinema School Fest zinemaldiak BIDERATUZ ekimena aurkeztu du 2019an, irudia eta soinua, ikus-entzunezko arteak eta zinema-ikasleei zuzenduta.
BIDERATUZ ikus-entzunezko euskal ekoizpena bultzatu nahi duen diziplinarteko ekimena da. Garapenean dauden ikus-entzunezko (bideo sorrera, arte plastikoak, artea eta teknologia, zinema...) proiektuen amaitzeari eta bere nazioarteko sustapenari laguntzea du helburutzat.
Ekoizpen artistikorako eta sektore kulturalaren profesionalizaziorako den BilbaoArte zentroarekin elkarlanean, ekimenak eskaintzen du:
Sektoreko profesionalekiko lan-saioak*: ikus-entzunezko sorreraren inguruan, lanaren produkzioa eta errealizazioa, eta merkatuan gailentzeko aukeren tutorizaziorako aholkularitza zerbitzua, guneak, ekipamenduak eta materialak.
Sustapen plataforma: lanaren zabalketa International Zinema School Fest zinemaldiaren 2020ko edizioan, baita Begira Experience plataformaren bitartez ere.
*BIDERATUZ ekimenaren lan-taldea ikus-entzunezko sektoreko profesionalek, zinemagileek, ekoizletxeek, banatzaileek, eta zinemaldiaren 2018ko edizioan sarituak izan ziren talentu gazteek osatuko dute.*
International Zinema School Fest zinemaldiaren selekzio-batzordeak proiektu finalista bat aukeratuko du ekimen honetan parte hartzeko, zeinek 6.000€-ko balioa duen sektoreko profesionalen aholkularitza zerbitzua jasoko du.
Euskadiko ikasleek bere proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte 2019ko uztailaren 5era arte mezu elektroniko bat bidaliz bilbaoschoolfest@begira.eu helbidera, BIDERATUZ gaia zehaztuz eta hurrengo informazioa duen txostena aitxikituz:
-
Datu pertsonalak (izen-abizenak, e-posta helbidea eta telefonoa, ikastetxea)
-
Asmo-gutuna (1-2 orri)
-
Zuzendariaren CV-a eta biofilmografia (1-2 orri)
-
Informazio teknikoa eta laburpena (2 orri)
-
Argumentuaren tratamendua (3 orri gehienez)
-
Ekoipen-datuak (2-3 orri)
- Ekoiztetxearen datuak (izanez gero)
- Aurrekontua (saila ezberdinen laburpena)
- Finantzaketa-plana
Aukeratutako proiektuen jakinarazpena 2019ko abuztuaren lehen hamabostaldian helbide elektronikoz egingo da eta lan-saioak 2019/20-ko ikasturtearen zehar izango dira BilbaoArte-ko egoitzan.
BIDERATUZ ekimenaren eta parte hartu duten erakundeetako izena, baita bere logotipoak ere, behin osatutako proiektuen kredituetan sartu behar izango dira.